IMANOL

- Gezurraren Koloreak Lyrics

Gezurraren koloreak
Ugari ta dotoreak
Hona beren ohoreak
Zenbat aurpegi ote dituen
Interesaren loreak...
Zein baino zeintzu hobeak
Gure engainadoreak
Arantzadun traidoreak
Gezur zuria, hasteko
Ez daukagu ahazteko
Eskalafoian jauzteko
Suge zar batek asmatu zuen
Sagar bat janarazteko...
Ez zuen honenbesteko
Afanez guk ikasteko
Izango zanik usteko!
Noan zuritik beltzera
Apaiz jauna omentzera
Sotanapetik heltzera
Kristo guztia bidaltzen duzu
Satanastarren eltzera:
Zu hobea omen zera
Besteok goaz galtzera...
Gezurtiak kixkaltzera!
Ekoloji jazkerako
Berdea ere modako
Daukagu pixkaterako
Ideialetan kijote baina
Santxo ekintzetarako
-erosotu garelako-
Deusik ez da aterako
Gorri uste ta gordina
Ezker larrosen jardina!
Esperantza zen birjina...
Malamentean esposatzeko
Kasik hobe mutxurdina...
Aitzakia behar dina:
Haundien lujo berdina;
Pobrearentzat txardina!
Txuri-berde-ta-gorriak
Ere badina larriak
Erne begi-belarriak!
"oi euskalerri bihotzekoa"
Eskuak tripan jarriak...
Ikurrinaren neurriak
Balekizkite erdiak
Mesede luke herriak
Gezurraren ortzadarra
Lustraturiko txatarra
Nuen salatu beharra
Argi faltsuen hondabidean
Nora hoa, untzi zaharra?
Bilatu nahirik ifarra
Goldatzen duen izarra
Malkoz hazi zait bizarra

Facts about Gezurraren Koloreak

✔️

When was Gezurraren Koloreak released?


Gezurraren Koloreak is first released on May 01, 1989 as part of Imanol's album "Muga Beroetan" which includes 12 tracks in total. This song is the 6th track on this album.
✔️

Which genre is Gezurraren Koloreak?


Gezurraren Koloreak falls under the genres Singer, Songwriter.
✔️

How long is the song Gezurraren Koloreak?


Gezurraren Koloreak song length is 4 minutes and 44 seconds.
Hottest Lyrics with Videos
d6a676e2f36aacfd457c46ae1dce6fc7

check amazon for Gezurraren Koloreak mp3 download
these lyrics are submitted by gsba3
Record Label(s): 1989 Elkar
Official lyrics by

Rate Gezurraren Koloreak by Imanol (current rating: 7.50)
12345678910

Meaning to "Gezurraren Koloreak" song lyrics

captcha
Characters count : / 50
Latest Posts