play youtube video
Egun Batez
Benito Lertxundi

BENITO LERTXUNDI

- Egun Batez Lyrics

Egun batez,
autatua izatearen
zirrara ezin gordea nialarik,
ene belarrietan
oihartzun bat hintzena
aurrez aurre
ezagutzeko aukera nian.

Hantxe hintzen
luze ibili denaren
jakindurizko keinuez
gabardinaren doai estetikoak
deusezten, deusezten.

Nik, oihal xurizko ator batekin
idurikatu hintudan
eta, arpa baten beharra ere
sumatu nian hire eskuetan.

Hire iturri hitz jarioa
sakoneraino busti ninduen
apirileko euria huen,
apirileko euria huen.

Aidean idatzi nahirik bezala
araudi sendoz, lerro lerro
hitzak antzez dantza batean
lotu zirenean,
gure arrazaren ohizko errepika
biluztua ikusi nian
gure arrazaren ohizko errepika
biluztua ikusi nian ballet batean.

Gero zaldia hartuz
kondairan barna
zalapartaka abiatu hintzen.
Luze luze ibiliz gero,
altzairuzko bidea egitean,
zaldia eromenean begiak
galdutako suminduran
zaldia begiak galdutako
suminduran bilakatu zitzain.

Zaldi kateztatuaren nekea
gaurkotasunez margotzen ari hintzen
eta ni hire coctail gazi gez aberatsez
mozkortzen eta mozkortzen,
lanbro fin batek bere baitan
hartu banindu bezala
irtetzen, irtetzen, irtetzen;
hire itzalarekin
ator bat egin nian.

Watch Benito Lertxundi Egun Batez video

Facts about Egun Batez

✔️

When was Egun Batez released?


Egun Batez is first released on May 15, 1985 as part of Benito Lertxundi's album "Gaueko Ele Ixilen Balada" which includes 4 tracks in total. This song is the 1st track on this album.
✔️

Which genre is Egun Batez?


Egun Batez falls under the genres Singer, Songwriter.
✔️

How long is the song Egun Batez?


Egun Batez song length is 7 minutes and 56 seconds.
Hottest Lyrics with Videos
89425ad6ca5c4e7ed4a09a93d75d3004

check amazon for Egun Batez mp3 download
these lyrics are submitted by musixm
Record Label(s): 1985 Elkar
Official lyrics by

Rate Egun Batez by Benito Lertxundi (current rating: 8.26)
12345678910

Meaning to "Egun Batez" song lyrics

captcha
Characters count : / 50
Latest Posts